viernes, 18 de mayo de 2007

HIZKUNTZ IDATZIAREN IKASKUNTZA KONSTRUKTIBIZMOAREN IKUSPUNTUTIK


Haurrak eskolara heltzen direnean, badaukate hizkuntz idatzian esperientzia bat. Badakite: letra idatzia zer den, zertarako idatzi neurri batean,... irakasleon lana ikuspuntu horretatik, ikasleek zer dakiten hizkuntz idatziari buruz, haurren jakintzagaia aurkitzea. Jakitea zer den garapen errealeko eremua. Haurrak oso goiz hasten dira, hizkuntz idatziaz hipotesiak egiten, hausnarketa txikiak egiten hasten dira. Kontutan hartu behar dugu, haurrek bakarrik ikasiko dutela etxetik dakitena eta eskolan ikasiko dutena bat datoz. Orduan, kontradikziorik ez badago, ondo ikasiko dute. Kontutan hartu behar dugu, askotan, haiek dakitena eta helduok dakitena ez datozela bat.

Hezitzaileak ez du informazio osoa eman behar, bestela, haiek ez lukete inolako aukerarik hipotesiak egiteko, ez lukete akatsik egingo, sinestuko zuten guk esandakoaz, eta informazioa ez zuten zehaztuko. Haurren galderei aukera eman behar zaie eta egiten dituzten galderak guk aldez aurretik emango diegun erantzuna baino inportanteagoak dira.

Horrexegatik, material errealak, egoera errealak, testu errealak...eskaini behar dizkiogu. Testu errealak eskaini: egunkariak, aldizkariak, ipuinak,...

Ikaskuntzaren elementuak aktiboak badira, jakintzak aktiboki eraikitzen lagundu behar dugu.

Nagusiak ereduak eskaini behar diegu, oso garrantzitsua da eta etxeko giroa ona izatea ere oso garrantzitsua da. Etxean hizkuntz idatzia lantzeko giro ona egonez gero, haurrak hizkuntz idatziaren garrantziaz hobeto konturatuko dira.

KONSTRUKTIBISMOA

No hay comentarios: