miércoles, 18 de abril de 2007

Hizkuntz idatzia. komunikatzeko sistema

Hizkuntz idatzia, komunikatzeko sistema bat da. Komunikatzeko tresna. Bestelako konotazioak dituena. Garai batean hizkuntza idatzia pertsona baten maila adierazten zuen. Hizkuntz idatzia lanbide baten adierazgarria izan daiteke. (arrantsale, abeltzaina...)
Hizkuntz idatzia jende harremanetan jartzeko sistema da. Hizkuntz idatzia irakasleen ikuspuntutik erlazionatzen da umeen ikasteko arrakasta edo porrotarekin, eskolaren betebeharra da: haurren idazteko irakaskuntza. Hizkuntz idatzia da, beste ikasgai guztiek ikasteko oinarria , ezinbesteko tresna da.beste ikasgai guztiak ikasteko. Ume batek hizkuntz idatzia ez badu ondo menperatzen oso probablea da beste ikasgai guztietan arazoa edo porrota izatea.
Behar bestelako gaitasuna izatea idatz sistemaren gakoak eta tresnak erabiltzeko. Testu idatziak ulertzeko, ideiak azaltzeko, iritziak argitzeko,... gauza guzti hauetan trebeak izatea, hizkuntz idatzia menperatzea esan nahi du.

HAURRA ESKOLA HASI AURRETIK:
- Ahozko Hizkuntza:

Ahozko hizkuntzan gutxienezko trebetasunak badu, badaki ahoz komunikatzen eskolara heldu baino lehen (sentimenduak komunikatu, beharrak adierazi....) Ahozko hizkuntza modu naturalean ikasten du, eguneroko komunikazioan (hartu-emanetan) konturatu gabe, solaskideen elkarreraginen bidez.

HAURRA ESKOLAN
- Hizkuntz Idatzia:

Haurra eskolan hizkuntz idatzia ikasten du, modu programatu batean ikasiko du, ahozko hizkuntzan ez bezala. Komunikazioa ahalbidetuko dien beste tresna bat ikasiko dute. Bakarrik letrak irakatsi ezkero komunikatzeko helburua ez da bakarrik letra eta letren ordena irakastea baizik eta komunikatzeko sistema bere osotasunean irakastea.

No hay comentarios: