miércoles, 25 de abril de 2007

IRAKURKETA PROZESUA

3 Eredu daude:

1. Goranzko eredua:

Ezkerretik eskuinera, letrak irakastea. Mailaketa: errezenetik zailenetara. Gero silabak, hitzak, esaldiak, testua ikasi. Testua ulertzeko: dekodifikatu eta gero esanahia bilatu behar dugu. Ahozkatu, kopiaketa ariketak, kaligrafia egin... ulermena geroago etortzen da. Metodo sintetikoa erabiltzen da. Irakaskuntza alfabetiko fonetikoa da.
. Eragozpenak:
. Denbora asko eman behar dugu irakurtzen ikasi arte, testua ulertzeko ez da beharrezkoa hitz guztiak ulertzea.Testuan agertzen den informazioa ez da nahikoa, bestea falta dena, deduzitu behar da. Iferitu behar da informazioa.

2. Beheranzko eredua:

Testuan inportanteena da, irakurlea. Testu osoa hartzen dugu eta aztertzen dugu: idazlea, informazioa...
Testu osotik hasi,kontestua ulertu, gero parrafoak, gero esaldiak, hitzak, letrak. Testua ulertzeko aurrezagupenak...
Unitate esanguratsuenetik abaiatu, ez da egiten dekodifikazioa.

3. Eredu elkarreragilea:

Testuan ikasten duguna eta gu horretaz dakiguna, edo aportatu ahal duguna . Hipotesiak egiteko irakurri dugun informazioaz baliatzen gara, hipotesi honen bidez irakurketa gidatzen dugu eta amaitzean ikusiko dugu betetzen diren ala ez. Galderen bidez irakurlea aktiboa bihurtzen da, hipotesiak eratzen ditu galderak eginez. Irakurlea informazioa dauka aldez aurretik, eta baita testuan irakurtzen duena batzen da, erlazioa dauka.

. Testua ulertzeko, esanahia eraikitzeko ESTRATEGIAK:

(metodoak testua ulertzeko)

a) IGARPENA: irakurtzeko modua, zer esango dioten aurreikustea, hau galderen bidez egiten da. Hipotesiak egiteko aukera ematea. (norberaren jakintzaz jabetzea).

b) INFERITZEA: Testuak emandako informazioan oinarritzea hipotesiak egiteko, deduzitzea. (kontrolatzen diren pasarteak susmatu ahal ditugu).

c) AUTOKONTROLA: Bestelako estrategiak, falta zaigun informazioa osatzeko. Irakurketa eragozten ez duen estrategia.

- Testuarekin batera:
. Testuaren ulermena eragozten ez duen errorea sahiestu.
.Informazio berria agertu arte ez saiatu ulertzen.
.Atzeko pasarteak berriro irakurri ulertzen jarraitzeko behar den informazioa aurkitu arte.
-Testutik kanpo:
.Testutik kanpoko konponbidea aurkitu.





Irakurtzea zer den, idaztea zer den, idaztearen zailtasunak.

IRAKURTZEA ZER DA:

"Leer es un proceso de interacción entre un léctor y un texto, proceso mediante el cual el lector intenta satisfacer los objetivos que guian su lectura" (Sole).

Irakurtzen dugu helburu bat lortzeko, ez dago helbururik gabeko irakurketarik. Helburu horren arabera testuak interpretatuko dira. Helburua baldintzatuko du testuaren interpretazioa, irakurlea testuaren esanahia eraikitzen du. Helburuak era askotakoak izan ahal dira: informazioa eskuratzeko (zehatza/orokorra), lan bat egiteko argibideak jarraitzeko (errezetak, instrukzioak..)., astia betetzeko (atseginez irakurri).... Irakurlea testu mota ezberdinen ezaugarriak ezagutu behar ditu.

IDAZTEA ZER DA:

Testu idatzi eta esanguratsua egiten duen prozesuari deitzen zaio.



IDAZTEAREN ZAILTASUNAK:

. Zailtasunak:

. Kognizio gainkarga: kognizio eragiketa asko egin behar ditugu idazteko, hori kognizio gainkarga dakar. Haurrengan gainkarga hori askoz handiagoa izango da.

. Ikasleek estrategiarik ez: ikasleek ez dakite idazten , estrategiarik, mekanismorik ez dute. Hainbat gauza automatikoki egiten dituzte. Koordinazioa garatu barik, hainbat mekanismo ditugu, berrikustea ez dakite, nola ikusi.

. Emaitzari erreparatu , prozesua baztertuz: ikasleak prozesua zelan aritu den, irakasleak ez dute garrantzirik ematen. Prozesuari ez dugu erreparatzen.




miércoles, 18 de abril de 2007

Hizkuntz idatzia. komunikatzeko sistema

Hizkuntz idatzia, komunikatzeko sistema bat da. Komunikatzeko tresna. Bestelako konotazioak dituena. Garai batean hizkuntza idatzia pertsona baten maila adierazten zuen. Hizkuntz idatzia lanbide baten adierazgarria izan daiteke. (arrantsale, abeltzaina...)
Hizkuntz idatzia jende harremanetan jartzeko sistema da. Hizkuntz idatzia irakasleen ikuspuntutik erlazionatzen da umeen ikasteko arrakasta edo porrotarekin, eskolaren betebeharra da: haurren idazteko irakaskuntza. Hizkuntz idatzia da, beste ikasgai guztiek ikasteko oinarria , ezinbesteko tresna da.beste ikasgai guztiak ikasteko. Ume batek hizkuntz idatzia ez badu ondo menperatzen oso probablea da beste ikasgai guztietan arazoa edo porrota izatea.
Behar bestelako gaitasuna izatea idatz sistemaren gakoak eta tresnak erabiltzeko. Testu idatziak ulertzeko, ideiak azaltzeko, iritziak argitzeko,... gauza guzti hauetan trebeak izatea, hizkuntz idatzia menperatzea esan nahi du.

HAURRA ESKOLA HASI AURRETIK:
- Ahozko Hizkuntza:

Ahozko hizkuntzan gutxienezko trebetasunak badu, badaki ahoz komunikatzen eskolara heldu baino lehen (sentimenduak komunikatu, beharrak adierazi....) Ahozko hizkuntza modu naturalean ikasten du, eguneroko komunikazioan (hartu-emanetan) konturatu gabe, solaskideen elkarreraginen bidez.

HAURRA ESKOLAN
- Hizkuntz Idatzia:

Haurra eskolan hizkuntz idatzia ikasten du, modu programatu batean ikasiko du, ahozko hizkuntzan ez bezala. Komunikazioa ahalbidetuko dien beste tresna bat ikasiko dute. Bakarrik letrak irakatsi ezkero komunikatzeko helburua ez da bakarrik letra eta letren ordena irakastea baizik eta komunikatzeko sistema bere osotasunean irakastea.

Haurren idazketa eta irakurketa




Ez dago idazteko irakurtzeko hasteko edo amitzeko muga zehatzik. Haurrak eskola hasi aurretik aurreikuspen eta erreferentzi batzuk ditu. Egia dena da, haurra eskolan idazten eta irakurtzen benetan ikasten dutela.
Idazteko eta irakurtzeko, amaitzeko eperik edo mugarik ez dago, idazteko arauak eta moduak aldatzen doazte bizitza osoan zehar.
Haurrekin era askotan landu dezakegu hizkuntz idatzia adibidez, etxean gertatzen diren egoerak erabili daitezkegu. Adibidez:
- Ipuinak irakurri (maitasunezko egoerak lantzen dira). Ipuinak irakurtzen ditugunean, haurrak eskemak bereganatzen ditu (behin batean, ...). Umea idatziaren zenbait ezaugarriez jabetu, irudimena garatu....
Ipuinak ahoz edo irakurriz konta ahal dira . Ahoz errazago ulertzeko irakurriz testuaren ezaugarriaz hobeto ikusiko dituzte formak,...
Beste aukera bat da; haurraren logelan bere izena jartzea, buzoian begiratu eta irakurri norentzat den gutuna, erosketen zerrenda irakurtzea, olentzeroren gutuna,......
Egoera honetan guztietan, haurrek irakurle eta idazle bezala antzematen ditzute helduak eta konteratzen dira hainbat ekintzetan parte hartu ahal dutela eta helduaren laguntzarekin testu idatziaren esanahiaz jabetu ahal direla.