viernes, 8 de junio de 2007

IDAZTEN IKASTEKO BOSTGARREN FASEA

Hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzioa.
Letra soinuaren arteko korrespondentzia fonetikoa, soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarritu.
Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezake. Euren idazketa eta irakurketa printzipio alfabetikoetan oinarritzen dute.

- ARAZOAK:
Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten silabekin arazoak.

K + bokala
K + B + K
B + K

Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik.

paper(a) grafia berberak fonema bat baino gehiago
lur(a) irudikatzen duenean.

Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie. (eta beriztea. Memoria landu behar dute).

IDAZTEN IKASTEKO LAUGARREN FASEA

Hitzaren zatitze silabiko- alfabetikoaz sortutako produktua.
- Idatzia eta hizkuntzaren soinu korrespondentzia aurkitu.

. Lehen silaba bakarrak.
. Orain gehienetan asmatzen du.
. Kontzientzia fonologikoa du.
. Silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago. Letra guztiak seguraski ez, baina
gehiago bai.
. Silaba bakoitzaren soinu bat baino gehiago (lehen silaba bat- soinu bat).
. Bokal tonikoa idaztziko du beti (lehen silabaren edozein letra idazten zuen)
gainera silaba bakoitzeko lehenengo kontsonantea.

- Maila horretan joan ahala bokal atonoak eta kontsonante trabatuak bereiztuko ditu.

- Problema bakoitza:

. Silaba baten fonema guztiak identifikatzea, idatzi ahal izateko.
. Behin identifikatuta fonemak nola idazten diren jakin. Hau lortzeko denbora behar dute, memoria lan handia egin behar dute.
. Idazkera naturala egiten dute belarriak agintzen du, entzuten duena idazten du.
. Esaldien idazkeran, normalean subjektua eta predikatua bereizten dituzte.
. Normalean idazten duten letren kopurua, hitz horrek beharrezko lukeen kopurua baino txikiagoa.

IDAZTEN IKASTEKO HIRUGARREN FASEA

- Hitzaren ZATITZE SILABIKO ALFABETIKOAZ: sortutako produkzioa.
- Idatziak ahozko izkuntzaren soinuekin harreman duela konturatzean: idatziaz OBJEKTUA IRUDIKATZEN DUEN HITZAREN OSAGAIEN BELDURRA:
. Orain badakite soinua eta grafia lotuta daudela.
. Belarriaren arabera, kolpeka (silabaka) banatuko dute.
. Hasiko da, hitzak analisatzen- zatitzen.
- Idatziaren barne egitura ulertzeko hitzaren soinuen analisia (silaba): silaba bat: soinu bat: letra bat.


- HIPOTESIAK:

a) Kantitatezko korrespondentziaren hipotesia. Zenbat silaba, hainbat letra. Edozein letra erabil dezake silaba adierazteko.

b) Kalitatezko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitza duen soinuaren baten grafemarekin idazten saiatuko da.
. Bokalak errezago: A-GUR
A-U
. Elementuren bat identifikatuko du.
. Silaba horretan agertzen den edozein grafia identifikatuko dute edo bokalak,
bokalak edo kontsonanteak.
. Errezago bokalak.
. Soinuaren arabera.

- GATAZKA KOGNITIBOAK:

- Gutxienezko kantitatea (monosilabaren arazoa): mahaia - MA

. Badakite bi letra berdin ezin direla elkarren ondoan jarri beraz.
AMA edo MA atzekoa ezabatu errepikatzeko.
. Letrak errepikatu: patata- AAA
arazoak sortu, zelan gainditu? gehituz edo ezabatuz; normalean silabak
errespetatzen dituzte.
. Berdin idatzen diren hitz ezberdinak: kalea, balea, atea - AEA...
planteatzen zaien arazoa: zelan idatzi hitz hauek berdin elementu desberdinak
badira.

Gatzaka kognitibo hauek ahalbidetuko diote laugarren mailara pasatzean.

viernes, 1 de junio de 2007

IDAZTEN IKASTEKO: BIGARREN FASEA.

IDAZKERAREN EZAUGARRIAK:

KODEAREN FUNTZIONAMENDUAZ HIPOTESIAK:

- Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua zerbait esateko gutxienezko letrak behar dira, batek ez du ezer adierazten. Saiatuko dira bitik gora idazten

- Barneko aldaeraren hipotesia: Ikur kopuru desberdin asko izan behar dute, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio. Ez dakite zer baina tartekatzen dituzte. Oso gutxitan jarriko dituzte letra berdinak jarraian.
Hasieran, errepertorio txikia dute: euren izenaren letrak baino ez. Bina ordena aldatuko diote. LORENA- AIERA- AOERA.

- Kanpoko aldaeraren hipotesia: Idazki desberdinak, gauza diferenteak adierazteko, alde objektiboak eduki behar dituzte (ikur grafikoen ordena aldatu edota ikur diferenteak erabili), ikur berdinek esanahi bera adierazten dute.
.Gauza desberdinak badira, letra desberdinak irudikatuko ditu.
.Badaki letraren izena, baina ez daki zertarako balio duen.
. Hainbat letra irudikatzeko gai da eta letren zenbait izen ere ezagutuko ditu, baina balio fonetikorik eman gabe.
. Saitzen dira hitzen forma bereganatzen eta ez esanahiari. Ikusten dutena aintzat hartuko dute.
. Beraientzat idazkeraren prototipoa da.
. Badakite letrak egin baina ez dakite esanahia.

IDAZTEN IKASTEKO: LEHENENGO FASEA

PERTSONA ALFABETATUAREN IDAZTE EKINTZA IMITATU.

-Idazte ekintzaren keinuak imitatu.
- Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatu. Irudirik ez, linealitatea...
- Letrak imitatzen ditu baina ez ditu bereizten.
- Irudiak eta letrak bereizten ditu. Irudirik ez da agertzen.
- Lateralitate kontzeptua bereganatua dute.
- Badakite ikur multzo bat dela bata bestearen ostean.

IRUDIKAPEN GRAFIKOEN ELEMENTUEN PROPITATEAK:

- Borobilak makiltxoak. Hauen konbinaketa letartzat jo.
- Une horren amaieran: Marrazkiak, zenbakiak, eta letrak bereizten dituzte, baina ez dituzte identifikatzen.

IBILBIDEAREN URRATSAK:

- "Idazkera" bereizgabea. Hasiera batean marrazkia eta idatzia ez du bereiztuko.

. Hasieran letrak eta zenbakiak nahasten ditu. ( gero bereiztuko ditu).
. Grafia guztiak antzera egin, baina era ezberdinez interpretatu. Nahiz
eta antzekoak izan, modu ezberdinez interpretatuko ditu.

- Idatzitakoa eta irudikatu nahi duenak harremana dute. Hitzaren luzera eta tamaina kontutan hartuko ditu bata edo bestea erlazionatzeko.
- Idaztea eta objektuaren arteko harreman hori modu globalean ulertuko du.
- Idaztea da, zerrendak idaztea, izenak.
- Izen eta objektuaren arteko harreman hori modu globalean ulertuko du.
- Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereiztu ezta zatitu ere.

viernes, 18 de mayo de 2007

HIZKUNTZ IDATZIAREN IKASKUNTZA KONSTRUKTIBIZMOAREN IKUSPUNTUTIK


Haurrak eskolara heltzen direnean, badaukate hizkuntz idatzian esperientzia bat. Badakite: letra idatzia zer den, zertarako idatzi neurri batean,... irakasleon lana ikuspuntu horretatik, ikasleek zer dakiten hizkuntz idatziari buruz, haurren jakintzagaia aurkitzea. Jakitea zer den garapen errealeko eremua. Haurrak oso goiz hasten dira, hizkuntz idatziaz hipotesiak egiten, hausnarketa txikiak egiten hasten dira. Kontutan hartu behar dugu, haurrek bakarrik ikasiko dutela etxetik dakitena eta eskolan ikasiko dutena bat datoz. Orduan, kontradikziorik ez badago, ondo ikasiko dute. Kontutan hartu behar dugu, askotan, haiek dakitena eta helduok dakitena ez datozela bat.

Hezitzaileak ez du informazio osoa eman behar, bestela, haiek ez lukete inolako aukerarik hipotesiak egiteko, ez lukete akatsik egingo, sinestuko zuten guk esandakoaz, eta informazioa ez zuten zehaztuko. Haurren galderei aukera eman behar zaie eta egiten dituzten galderak guk aldez aurretik emango diegun erantzuna baino inportanteagoak dira.

Horrexegatik, material errealak, egoera errealak, testu errealak...eskaini behar dizkiogu. Testu errealak eskaini: egunkariak, aldizkariak, ipuinak,...

Ikaskuntzaren elementuak aktiboak badira, jakintzak aktiboki eraikitzen lagundu behar dugu.

Nagusiak ereduak eskaini behar diegu, oso garrantzitsua da eta etxeko giroa ona izatea ere oso garrantzitsua da. Etxean hizkuntz idatzia lantzeko giro ona egonez gero, haurrak hizkuntz idatziaren garrantziaz hobeto konturatuko dira.

KONSTRUKTIBISMOA

NOLA IKASTEN DEN IRAKURTZEN ETA IDAZTEN BILAKAERAREN DESKRIZIOA



1.aldia: FASE LOGOGRAFIKOA:

.HASIERA: Haurra mundu idatziaz interesatzen denean: ez dago adinik testuinguruan baldintzatuko du.

.EZAUGARRIAK:

-Irudikapen grafikoa modu indibidualean identifikatu: izen bat ikusten duenean irudi batekin identifikatuko du. Modu glbalean identifikatzen ditu hitzak.

-Ahozko hizkuntza eta idatzizko hizkuntzaren arteko erlazioak: Badaki logograma ahozkatu ahal duela eta guk ditugun gauzak idatzi ahal direla.

. TESTUAK: Hainbat elementu identifikatzen ditu, baldin eta, aldez aurretik esanahia esaten badigu. Logograma bat bezala identifikatzen dute, bere osotasunean, ikur bat bezala: botetan dagoen izena, bere izena,....

. ESTRATEGIAK:

- Hitzak irakurriko ditu baldin eta hitz horrekesanahia ezagutzen baditu.
- Informazioa bildu.
- Galdetuz.

. MOTIBATZEA: Imitatzea pilo gustatzen zaie, ekintza sozial baten barneratze prozesu baten atala da.

2.ALDIA: FASE ALFABETIKOA.

- HASIERA: Kontzientzia fonologikoa bereganatzen duenean hasten da kontzientzia fonologiko horrek ahalbidetuko dio haurrari ikur idatziaren dekodifikazioa.

- EZAUGARRIAK:

- Ikur idatziak dekodifikatu behar ditu, esanahia eraikitzeko, horri esker lehen irakurtzen ez zituen hitzak irakurriko ditu.

- Letrak baino, bere soinua duela konturatzen dira.

- Letra horiek ez direla edonola agertzen, urrenkera baten arabera antolatu behar dira.

oraindik testu osoa ez du ulertuko, hitzaka joango da bereizten, helduen laguntza beharko du testu osoa ulertzeko.

- TESTUAK: Testu idatzia deletreatzeko gai izango da, baina ez agian testuaren esanahi osoa ulertzeko.

- ESTRATEGIAK:

- Arreta beste modu batez antolatuko du, lehen deigarriak ez ziren elementuak orain arreta berezia eskainiko die.

- Atarna grafikoak erabili.

- Fonema solteak elkartuak hitzak sortu ahal diren badaki.

- MOTIBAZIOA:

- Imitazioaz gain, testuak ahoz esatea.

- Testu bateko hitzen esanahia fokalizatzen ditu, ez testu osoan zer esaten den.


3. ALDIA: FASE ORTOGRAFIKOA:

- HASIERA: Testu osoaren ulermen globala bilatuko du, testu zentzu zabalean.

- EZAUGARRIAK:

- TESTUINGURUAZ GAIN:

. TESTUINGURU SEMANTIKOAK: hitz bat ze kontestuan agertzen den esanahi bat edo beste du. (etxe zuria, etxea zuritu)

. TESTUINGURU SINTAKTIKOA: Testu barruan esaldi horiek ze funtzio betetzen duen. (aitak alaba saritu du/ alabak aitak saritu du, lehenego esaldian aitak sujetua da eta bigarren esaldian aitak objektua da.)

- INDARRA MORFEMETAN JARTZEN DUELA: modu globalean testua ulertzen saiatuko du, orain ez du hitze hitz esanahia bilduko.

- ESTRATEGIAK:

- Ptozesu bi aldi berean: dekodifikazioa eta irakurketa globala.

- MOTIBAZIOA:

- Testu osoaren esanahia bilatzeak.