viernes, 8 de junio de 2007

IDAZTEN IKASTEKO BOSTGARREN FASEA

Hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzioa.
Letra soinuaren arteko korrespondentzia fonetikoa, soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarritu.
Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezake. Euren idazketa eta irakurketa printzipio alfabetikoetan oinarritzen dute.

- ARAZOAK:
Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten silabekin arazoak.

K + bokala
K + B + K
B + K

Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik.

paper(a) grafia berberak fonema bat baino gehiago
lur(a) irudikatzen duenean.

Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie. (eta beriztea. Memoria landu behar dute).

IDAZTEN IKASTEKO LAUGARREN FASEA

Hitzaren zatitze silabiko- alfabetikoaz sortutako produktua.
- Idatzia eta hizkuntzaren soinu korrespondentzia aurkitu.

. Lehen silaba bakarrak.
. Orain gehienetan asmatzen du.
. Kontzientzia fonologikoa du.
. Silaba bakoitzeko letra bat baino gehiago. Letra guztiak seguraski ez, baina
gehiago bai.
. Silaba bakoitzaren soinu bat baino gehiago (lehen silaba bat- soinu bat).
. Bokal tonikoa idaztziko du beti (lehen silabaren edozein letra idazten zuen)
gainera silaba bakoitzeko lehenengo kontsonantea.

- Maila horretan joan ahala bokal atonoak eta kontsonante trabatuak bereiztuko ditu.

- Problema bakoitza:

. Silaba baten fonema guztiak identifikatzea, idatzi ahal izateko.
. Behin identifikatuta fonemak nola idazten diren jakin. Hau lortzeko denbora behar dute, memoria lan handia egin behar dute.
. Idazkera naturala egiten dute belarriak agintzen du, entzuten duena idazten du.
. Esaldien idazkeran, normalean subjektua eta predikatua bereizten dituzte.
. Normalean idazten duten letren kopurua, hitz horrek beharrezko lukeen kopurua baino txikiagoa.

IDAZTEN IKASTEKO HIRUGARREN FASEA

- Hitzaren ZATITZE SILABIKO ALFABETIKOAZ: sortutako produkzioa.
- Idatziak ahozko izkuntzaren soinuekin harreman duela konturatzean: idatziaz OBJEKTUA IRUDIKATZEN DUEN HITZAREN OSAGAIEN BELDURRA:
. Orain badakite soinua eta grafia lotuta daudela.
. Belarriaren arabera, kolpeka (silabaka) banatuko dute.
. Hasiko da, hitzak analisatzen- zatitzen.
- Idatziaren barne egitura ulertzeko hitzaren soinuen analisia (silaba): silaba bat: soinu bat: letra bat.


- HIPOTESIAK:

a) Kantitatezko korrespondentziaren hipotesia. Zenbat silaba, hainbat letra. Edozein letra erabil dezake silaba adierazteko.

b) Kalitatezko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitza duen soinuaren baten grafemarekin idazten saiatuko da.
. Bokalak errezago: A-GUR
A-U
. Elementuren bat identifikatuko du.
. Silaba horretan agertzen den edozein grafia identifikatuko dute edo bokalak,
bokalak edo kontsonanteak.
. Errezago bokalak.
. Soinuaren arabera.

- GATAZKA KOGNITIBOAK:

- Gutxienezko kantitatea (monosilabaren arazoa): mahaia - MA

. Badakite bi letra berdin ezin direla elkarren ondoan jarri beraz.
AMA edo MA atzekoa ezabatu errepikatzeko.
. Letrak errepikatu: patata- AAA
arazoak sortu, zelan gainditu? gehituz edo ezabatuz; normalean silabak
errespetatzen dituzte.
. Berdin idatzen diren hitz ezberdinak: kalea, balea, atea - AEA...
planteatzen zaien arazoa: zelan idatzi hitz hauek berdin elementu desberdinak
badira.

Gatzaka kognitibo hauek ahalbidetuko diote laugarren mailara pasatzean.

viernes, 1 de junio de 2007

IDAZTEN IKASTEKO: BIGARREN FASEA.

IDAZKERAREN EZAUGARRIAK:

KODEAREN FUNTZIONAMENDUAZ HIPOTESIAK:

- Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua zerbait esateko gutxienezko letrak behar dira, batek ez du ezer adierazten. Saiatuko dira bitik gora idazten

- Barneko aldaeraren hipotesia: Ikur kopuru desberdin asko izan behar dute, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio. Ez dakite zer baina tartekatzen dituzte. Oso gutxitan jarriko dituzte letra berdinak jarraian.
Hasieran, errepertorio txikia dute: euren izenaren letrak baino ez. Bina ordena aldatuko diote. LORENA- AIERA- AOERA.

- Kanpoko aldaeraren hipotesia: Idazki desberdinak, gauza diferenteak adierazteko, alde objektiboak eduki behar dituzte (ikur grafikoen ordena aldatu edota ikur diferenteak erabili), ikur berdinek esanahi bera adierazten dute.
.Gauza desberdinak badira, letra desberdinak irudikatuko ditu.
.Badaki letraren izena, baina ez daki zertarako balio duen.
. Hainbat letra irudikatzeko gai da eta letren zenbait izen ere ezagutuko ditu, baina balio fonetikorik eman gabe.
. Saitzen dira hitzen forma bereganatzen eta ez esanahiari. Ikusten dutena aintzat hartuko dute.
. Beraientzat idazkeraren prototipoa da.
. Badakite letrak egin baina ez dakite esanahia.

IDAZTEN IKASTEKO: LEHENENGO FASEA

PERTSONA ALFABETATUAREN IDAZTE EKINTZA IMITATU.

-Idazte ekintzaren keinuak imitatu.
- Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatu. Irudirik ez, linealitatea...
- Letrak imitatzen ditu baina ez ditu bereizten.
- Irudiak eta letrak bereizten ditu. Irudirik ez da agertzen.
- Lateralitate kontzeptua bereganatua dute.
- Badakite ikur multzo bat dela bata bestearen ostean.

IRUDIKAPEN GRAFIKOEN ELEMENTUEN PROPITATEAK:

- Borobilak makiltxoak. Hauen konbinaketa letartzat jo.
- Une horren amaieran: Marrazkiak, zenbakiak, eta letrak bereizten dituzte, baina ez dituzte identifikatzen.

IBILBIDEAREN URRATSAK:

- "Idazkera" bereizgabea. Hasiera batean marrazkia eta idatzia ez du bereiztuko.

. Hasieran letrak eta zenbakiak nahasten ditu. ( gero bereiztuko ditu).
. Grafia guztiak antzera egin, baina era ezberdinez interpretatu. Nahiz
eta antzekoak izan, modu ezberdinez interpretatuko ditu.

- Idatzitakoa eta irudikatu nahi duenak harremana dute. Hitzaren luzera eta tamaina kontutan hartuko ditu bata edo bestea erlazionatzeko.
- Idaztea eta objektuaren arteko harreman hori modu globalean ulertuko du.
- Idaztea da, zerrendak idaztea, izenak.
- Izen eta objektuaren arteko harreman hori modu globalean ulertuko du.
- Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereiztu ezta zatitu ere.