miércoles, 21 de marzo de 2007

NIRE LAGUNAK




Hauek nire lagunak dira, goiko neskato politak nire koadrilako neska guztiak dira, beheko argazkian koadrilako mutil guztiak ez ziren argazkian sartzen. Santurtziko jaietan gaude, primera pasatu genuen!
































IKASBIDAIA


Gure bidaia Tunezera izan zen, aste bateko bidaia egin genuen. Argazkian agertzen garen guztiok joan ginen. "Desconocido" izeneko errekorridoa egin genuen. Lehenengo hiru egunetan hotel batean egon ginen eta egun horietan alboko herrixkak ezagutzera joan ginen, herri batzuen izenak: Sousa, Monastir eta Tunez hiria ikusi genituen. Herrixka bakoitza zokoz beterik zunden eta herrixkak ikusteaz gain erosketak egiten pasatu genituen egunak. Hiru egun horiek pasatu zirenean, errekorridoa egiten hasi ginen.
Errekorridoa Sahara basamortuan hasi genuen, dromedarioetan ibili genuen eta argazkian agertzen diren ruinak ikusi genituen. Basamortu barruan dagoen hotel batean gaua pasatu genuen. Hurrengo egunean "el lago dela sal" ikusi genuen, eta saldi gainean palmeralak ikusi genituen. Errekorridoaren azken egunean, "oasis" bat ikusi genituen eta 4x4tan basamortutik joan ginen.Eguna amaitzeko jaima batera afaltzea joan ginen izugarrizko festa izan zen. Bidaia osoan zehar, oso ondo pasatu genuen, gauero hoteleko diskoteketara joaten ginen eta zelako barreak botatzen genituen dantza egiten. Gure bidaia amaitu zen. Ahaztu eziniko bidaia da.


HITZ EGINGO DUT....

Nire bloggean, lehenengo bi artikuluetan irakaslea esan digunez nahi dugunari buruz hitz egin dezakegula nire lehenengo artikuluan ikasbidaiaz hitz egingo dut eta bigarren artikuluan nire lagunei buruz hitz egingo dut. Hurrengo artikuluetan haurren hizkuntz trebetasunei bruruz hitz egingo dut.

miércoles, 14 de marzo de 2007

Aurkezpena


Kelen López Pascual naiz, abenduaren 12an jaio nintzen, 1984 ean. Beraz, 22 urte ditut. Bilbon jaio nintzen. Zallan bizi naiz nire gurasoekin. Unibertsitatera etorri baino lehen, Haur Hezkuntzako Goi Zikloa ikasi nuen. Horain oso gutxi falta zait Haur Hezkuntzako unibertsitateko ikasketak amaitzeko. Goizeetan unibertsitatera nator eta arratsaldeetan lan egiten dut. Zallako Eroskian lan egiten dut, kajera moduan lan egiten dut. Ikasketak eta nire lanaz aparte beste gauza batzuk egiten gustoko dut, adibidez kirola asko gustatzen zait, egunero korrika egitera joaten naiz. Nire lagunekin poteatzera joatea eta haiekin denbora pasatzea ere gustoko dut.